hezizerb elkartea

ALBISTEAK

HEZIZERB ELKARTEAN HAURREN BABESERAKO PLANA LANTZEN HARI GARA

01 / urtarrila / 2014

Gure inguruan, TRATU EGOKIEN INGURUKO KODE BAT sustatu nahi dugu. Tratu egokia, besteekiko eta testuinguruarekiko harremanetan, definitzen dela ulertzen dugu, eta elkarrekiko errekonozimendu eta balorazio sentimenduak sustatzen dituzten elkarrekintzei dagokiela. Harremantzen direnen artean asebetetze eta ongizatea eragiten duten erlazio motak dira. Erlazio mota hau gainera, pertsonaren hazkunde eta garapena erraztuko duen oinarri bat da.

Haurren tratu onen ardatz nagusia babesa dela ulertzen dugu. Hezizerb elkartean haurren babesa bermatuko duen protokoloa lantzen ari gara eta bertan babes arauen aplikatzeko modua ezarriko da.

Haurtzaroa babesteko ikuspegi orokorra haurrek izan ditzaketen arriskuak ulertzea edo erakundearen barruan dituztenak (langileak, ekintzak, programak, ingurua,...) ulertzean oinarritzen da eta babestera zuzenduta dauden neurriekin arrisku hauei aurre egitea.

Ikusi babeserako politika bat garatzeko Hezizerbeko planaren ildoak