hezizerb elkartea

  • excursion_infantil
  • exposicion_callejera
  • excursion_juvenil
  • excursion_a_caballo
excursion_011 excursion_022 excursion_033 excursion_044

Sareak eta Elkartasunak

Hezi Zerb elkarteak bere sorreratik, konprometitua dago sektore sozialeko erakundeekin eta administrazioekin elkar lanean. Hasieratik Mugaz Bestaldeko ekimenak, europar egitasmoak eta truke eta irekitze egitasmoak ere sustatu ditugu. Loturak eta sinergiak sortu dira mundu global batean "globalak" izan behar garelako. Bestalde, Hezi Zerb elkarteak toki mailako testuingurura egokitu da eta egitura ezberdinak sortu ditu gizarte eta hezkuntza lana ahalik eta hoberen aurrera eramateko asmoz.

Hezi Zerb elkartea eta Mugaz Bestaldeko lana:

- Partekatutako ekimenak 1993tik: Apsap (Pau), Action Jeunesse de Pessac (Pessac), Sauvegarde Enfance (Anglet), Arit Toxicomanies (Biarritz)
- Feder-Poctefa LazosLiensLoturak egitasmoa (www.espaciokrea.org/lazosliensloturak.htm)
- Abbadiako adiskideak

Hezi Zerb elkartea eta sareak:

- Gazte eta profesionalen truke-egitasmoak partekatzen dira Youth in Action programaren eremuan 1998tik (Alemania, Lyon, Bretainia, Tesalonika, Paris, Lisboa, Italia)
- Hezi Zerb elkarteak Espainia mailan Dynamo International-Street Workers Network-eri (www.educaciondecalle.org) egitura ematen dio.
- Hezi Zerb elkartea Dynamika - Espainiako kale hezitzaileen sare ez formalaren parte da.
- Hezi Zerb elkartea EHU-ko gizarte hezitzaileen Elkargo Ofiziala, Deustuko Unibertsitatea eta lurraldeko beste erakundeekin hainbat foroetan elkarlanean aritzen da.
- Hezi Zerb, "#LaInfanciaEnElCentro" osatzen duten erakundeen mugimenduaren parte da. Haurren eta nerabeen eskubideen defentsan lan egiten du, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, desberdintasunak sortzen dituzten kausak azpimarratuz eta espiritu kritikoa eta gizarte-eraldaketarako konpromisoa sustatzen duten metodologia parte-hartzaileak erabiliz.

Hezi Zerb elkartea beste egituren kide:

Hezi Zerb elkarteak beste egitura batzuk sortu ditu gizarte heziketaren testuinguruko aldaketa eta eskaerei erantzun ahal izateko:
- Hezi Zerb S.L.: sozietate mugatu hau sortu zen Donostiako gaztelekuak eta haur txokoak kudeatzeko.
- Sustatuz (UTE): elkarte hau sortu zen HZ zerbitzuak S.L.-rekin Donostiako gizarte zerbitzuen haur eta familien programen diziplina arteko ikuspegi irekia eman ahal izateko eta ezagutza partekatzeko.
- Limitis Forum (AEIE): Mugaz Bestaldeko egitura berria da eta Hezi Zerb kide fundatzailea da.