hezizerb elkartea

ZERBITZUAK

Gurekin harremanetan jar zaitezke bilera bat adosteko eta zuen beharretara egokitzen den proposamena egin ahal izateko: idazkaritza@hezizerb.net

GARAPEN KOMUNITARIOA:

Prozesu parte-hartzailetik eta ikuspuntu komunitariotik diseinatutako proiektuak.

ESKOLENTZAKO ZERBITZUAK:

Kanpaldi eta gelaz kanpoko jardueren dinamizazioa. Eskolako ekintza osagarrien dinamizazioa.

AHOLKULARITZA ZERBITZUAK:

Haur eta gazteen hornikuntza publikoen eraikuntzarako, esparru giza-hezitzailean berrikuntza proiektuen sorkuntzarako, pedagogia intentsiboa, gazte guneen heziketa, sare lana, europar elkartrukeak, eta abarrerako aholkularitza.

PRESTAKUNTZA ZERBITZUAK:

Gurasoentzako eta haur eta gazteen alorreko irakasleentzako prestakuntza, gaur egungo joerak, metodologia berriak, ikuspegi berriak, sare sozialak, proiektuen pedagogiak, astialdiko hezkuntza, hezkuntza formala eta hezkuntza ez-formalaren arteko konexioak, belaunaldi arteko memoriari buruzko metodologiak,...

HAUR ETA GAZTEEN DINAMIZAZIOA:

Hainbat ekintza kudeatzen ditugu: jaiak, haur parkeak, kontzentrazioak, eskolaz kanpoko ekintzak (scalextric erraldoia, sorkuntza artistikoko tailerrak, neurrira egindako jolasak,...)

HAURREN ESKUBIDEAK:

Haurren eskubideen alorreko formakuntza eta aholkularitza eskaintzen da.