hezizerb elkartea

equipo de trabajo de Hezizerb

Antolaketa sistema

Hezi Zerb, 9 kidez osaturiko irabazi asmorik gabeko elkartea da eta hauek, Asanblada Nagusian hartzen dituzte erabakiak.
Zuzendaritza batzordea elkartearen gobernurako aukeratzen da eta asanbladan onartutako urteko planak garatzen direla ziurtatu behar du.
Kudeaketa Talde bat dago eta honen betebeharra, eguneroko lanen zuzendaritza da: Proiektuak egin, zerbitzuetako lan taldeak koordinatu eta arlo administratibo eta ekonomikoaz arduratu.

Hezi Zerb elkartearen baliabiderik garrantzitsuena pertsonak dira, eta euren jarrera eta etekinak, gure heziketa proposamenen kalitatean zuzenean eragina dute.
HeziZerb elkarteak, lanaren garapen on bat bermatzeko, langileen formazioaz arduratzen da eta horretarako, urtero formazio plan bat burutzen du.

Gure erakundea, kudeatzen ditugun zerbitzuak eta garatzen ditugun proiektuak tratu ona sustatzeko benetako guneak izan daitezen lan egiten dugu. BABES POLITIKA bat dugu, HAURREI TRATU ONA EMATEKO POLITIKA PLAN batean eta BERDINTASUN PLAN batean islatzen dena. Plan horiek Hezi Zerben lan egiten dugun pertsona guztien parte-hartzearekin diseinatu dira, eta plan horien ebaluazioa eta jarraipena lan-batzorde banatan egiten dira.