hezizerb elkartea

ALBISTEAK

KOMIGUEAKO JOLASGUNE PROIEKTUA AMAITUTA

01 / otsaila / 2017

2015-2016 urteetan zehar Komiguéako (Benin) Centre Notre Dame du Refuge harrera etxean garatutako “Jolasgune” proiektuaren garapenean Hezizerb Elkarteak parte hartu du. Proiektu honen helburua, haurren garapenerako jolas espazioak egokitu eta zabaltzea zen.

Bi gune zehazten ziren bertan, lehena, mango arbolen itzalpean kokatuta. Bertan, bi alde nabarmentzen ziren, jolas lasaian aritzekoa, irakurketa, mahai jolas edo berriketarako, non zimentuzko mahai eta bankoak proiektatzen ziren eta bigarrena mugituagoa, kolunpio, futbolin eta ping-pong mahaiarekin. Bigarren gunea, saski baloi jolas eremu bat da. Bi kasuetan, aldez aurretiko espazioen egokitze eta mantentze bat eskatzen zen, lan hau haur eta gazteekin egin zen. Era berean, eurekin egindako ekintza eta produktu batzuen salmentatik lortutako diruarekin, futbolina erosi zen.

Lan hauetan erabilitako inbertsioa 1400 eurotakoa izan da eta Hezizerb elkartea eta Kanaria Handiko parroquia ezberdinetan egindako ekintzetatik atera da. Zentroan zeuden material ezberdinak erabiltzeko aukera egonagatik, azpiegituren kostea gutxitu zen eta jolas eremutik aparteko beste mahai eta banku batzuk proiektuari gehitzea erabaki zen, kasu honetan, gazteen ikasketarako erabiltzen direnak.

no hay enlaces