hezizerb elkartea

ALBISTEAK

MUNDUKO BARATZA PROIEKTUA

21 / azaroa / 2016

Munduko Baratza Proiektua martxan da! Proclade gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzazioari esker, proiektu hau martxan jarri da Hezizerb elkarteak kudeatzen dituen hainbat haurtxoko, ludoteka eta gaztelekuetan. Proiektu honen bidez haur eta gazteen artean kontsumo kontzientea eta arduratsua sustatu nahi da, jarrera eta jokabide aldaketa eraginez, gaur egungo kontsumo-ereduaren gizarte eraldaketa ekartzeko. Berehala, Munduko Baratzak, bere web orria izango du lanean, eta proiektuaren garapena ikusteaz gain, gaiarekin loturiko eduki interesgarriak aurkituko ditugu.

Sarrera moduan, proiektu honen izenaren eta logoaren azalpena: Izen horrek herrien arteko batasuna sinbolizatzen du, lurraren jatorritik, nekazaritzatik eta iraunkortasunetik. Logoan ikus dezakegunez, biribilek, pertsona ezberdinek osatutako mahaia irudikatzen dute, guztiok baldintza berdinetan parte hartzeko elkargune eta erabakigune mahaia. Kolore moreak emakumea sinbolizatzen du, eta tonalitate ezberdinek aniztasuna eta dibertsitatea adierazten dute, horrela, bidezko merkataritzan ikuspegi feminista azpimarratu nahi da.

www.mundukobaratza.org/

www.procladeyanapay.org/2016/10/26/munduko-baratza/

no hay web del proyecto

no hay web del proyecto