hezizerb elkartea

ALBISTEAK

GAZTEEN ENPLEGURAKO HURBILKETA

01 / urtarrila / 2014

Gazte talde bat hezitzaile baten laguntzarekin, Andoaindik gertu dagoen Leitzaran ibaiaren bazterrak eta inguruen garbiketa egiten hari dira.

POCTEFA-FEDER (2014-2020) diru-laguntzari esker, "LIMITIS FORUM 2016-19" Proiektua garatzeko aukera dugu. LIMITIS FORUM TALDEA: Arabako IRSE, Nafarroako Asociación Nuevo Futuro Navarra, Hasparrengo Mugazte Elkartea, Baionako Atherbea Elkartea, Pau-eko Unibertsitatea eta Gipuzkoako HEZIZERB Elkartea-k osatzen dugu.

Limitis Forum Proiektuak nerabeen eta gazteen mugikortasuna sustatu eta gaitasunak garatu nahi ditu elkartrukeak eta pedagogia intentsiboko jardueren bitartez, hauen artean: AKTIBAZIORAKO PROIEKTUAK.

Bizitzako une eta egoera desberdinetan dauden gazteei (langabezian, formazio bila, zailtasun desberdinekin,...) zuzendutako proiektu hauetan, gazteen aktibazioa jorratu nahi da, lanerako motibazioa eta enplegurako hurbilketa.

Azaroaren 15etik 24ra, gazte talde bat honelako aktibaziorako proiektu batean parte hartzen hari da. Hezitzaile baten laguntzarekin, Andoaindik gertu dagoen Leitzarango ibaiaren eta inguruen garbiketa egiten hari dira. Proiektu hau garatzeko Udal Ingurumen departamentuaren laguntza jaso dute.

Ingurunearen berreskuraketan lan bat egiteaz gain herritarrei zerbitzu bat eskaintzen diete eta egunero biltzen duten zaborrarekin, azken egunean sentsibilizaziorako jarduera bat egingo dute Andoaingo plazan.

no hay enlaces