hezizerb elkartea

ALBISTEAK

PEDAGOGIA INTENTSIBOA HAUSTURA EGONALDIA 1

01 / urtarrila / 2014

POCTEFA-FEDER (2014-2020) diru-laguntzari esker, "LIMITIS FORUM 2016-19" Proiektua garatzeko aukera dugu. LIMITIS FORUM TALDEA: Arabako IRSE, Nafarroako Asociación Nuevo Futuro Navarra, Hasparrengo Mugazte Elkartea, Baionako Atherbea Elkartea, Pau-eko Unibertsitatea eta Gipuzkoako HEZIZERB Elkartea-k osatzen dugu.

PROIEKTUAREN LABURPENA:

Limitis Forum Proiektua 3 ekintzatan antolatua dago, gazteen eta gizarte-ekintzako profesionalen arteko lankidetza-harremanak sakondu nahi ditu eta ezagutza partekatuak eta esku hartzeko modu berri egokituagoak sortu nahi ditu. Proiektu honek nerabeen eta gazteen mugikortasuna sustatu eta gaitasunak garatu nahi ditu truke-jardueren nahiz pedagogia intentsiboko jardueren bitartez. Gainera, haurrak eta gazteak, ebaluazioa, metodologia aktiboak, gazteria-politikak, gazteen aktibazioa eta familiekin lan egitea gaitzat duten ikastaro eta/edo aholkularitzak aukeratzen dituzten lurralde osoko zerbitzu eta erakundeentzat heziketa-katalogo bat garatzea proposatzen da. Hirugarren jardueran ikerketa bat egingo da jakiteko gazteek nola ikusten duten mugaren bi aldeetako eremu hori, eta laburpen bat egingo da gizarte-hezkuntza arloko lana hobeto neurtzeko ebaluazio-tresna eraginkorrei buruz.

Proiektuaren ardatzak Pyrénées Atlantiques, Euskadi eta Nafarroako lurraldeak izango dira, eremu horren barrukoak baitira bazkide nagusiak. Baina hezkuntza-eskaintzak egingo dira profesional eta erakundeentzat, baita pedagogia intentsiboko gizartehezkuntza arloko eskaintzak ere Poctefa lurralde osoarentzat. Proiektu honetako bazkideek pentsatzen dugu mugaren bi aldeetako eremua toki pribilegiatua dela gure gizarte-hezkuntza arloko proposamenak hobetzeko eta pertsonen gizarteratzea sustatuko duten metodologia eta zerbitzu eraginkorragoak "asmatzeko". Gainera, gure iritziz, gaur egungo Europako krisian eta, halaber, bizitzako maila guztietan paradigmak aldatzen ari diren garai honetan, dugun aukera bakarra lurralde horien arteko lankidetza-esperientziak indartzea da.

Datorren hiru urteetan Gazteen aktibazioa, parte-hartzea, lanerako ekimenak, formakuntzak, elkartrukeak, egonaldiak etab. burutuko ditugu, eta ekintza hauen artean, "Hausturak Pedagogia Intentsiboko" egonaldiak ere baditugu, urtero bat. Haustura Egonaldiak (14-18 urte): 6-7 egunez, toki desberdinetatik etorritako gizabanakoek osatutako talde bat eratzen da eta abentura bat partekatzen dute: bizikidetza, mugikortasuna, komunitatearen aldeko zerbitzua eta aisialdiko jarduerak uztartuz.

Horien artean, hasi berria dugun 12. egonaldia da. Oraingo honetan Ingurugiroaren eta surfaren inguruko egonaldia antolatu dugu. Urriaren 24ean Hendaiatik hasi eta 30ean Sopelan emango zaio bukaera. Egonaldi honetan, 14-19 urteko 7 gazte eta 2 hezitzailek osatutako taldeak, esku-hartze giza hezitzaile eta ingurumenekoa bat burutuko dute Kantauriko kostaldean; hondartzen garbiketarekin batera, surfaren inguruko trebaketa egingo dute. Furgoneta bat garraiobide bezala, Hendaia, Donostia, Zarautz, Zumaia, Laga, Barrika eta Sopelako hondartzetan arituko dira.

www.groupelimitisforumeurope.blogspot.com.es/

www.hausturak.net/