hezizerb elkartea

ALBISTEAK

LIMITISFORUM PROIEKTUA MARTXAN

26 / iraila / 2016

Martxan da LimitisForum Proiektua (2016-2019) - EFA 034/15 POCTEFA-INTERREG, FEDER fondoek alde berean finantzatzen duten haurtzaro eta gazteriaren inguruko Mugaz Bestaldeko proiektua.
LimitisForum Proiektua 3 ekintzatan antolatua dago, gazteen eta gizarte-ekintzako profesionalen arteko lankidetza-harremanak sakondu nahi ditu eta ezagutza partekatuak eta esku hartzeko modu berri egokituagoak sortu nahi ditu. Proiektu honek, nerabeen eta gazteen mugikortasuna sustatu eta gaitasunak garatu nahi ditu truke-jardueren nahiz pedagogia intentsiboko jardueren bitartez. Gainera, haurrak eta gazteak, ebaluazioa, metodologia aktiboak, gazteria-politikak, gazteen aktibazioa eta familiekin lan egitea gaitzat duten ikastaro eta/edo aholkularitzak aukeratzen dituzten lurralde osoko zerbitzu eta erakundeentzat heziketa-katalogo bat garatzea proposatzen da. Hirugarren jardueran ikerketa bat egingo da gazteek mugaren bi aldeetako eremu hori nola ikusten duten jakiteko, eta laburpen bat egingo da gizarte-hezkuntza arloko lana hobeto neurtzeko ebaluazio-tresna eraginkorrei buruz.
Ekintza irikiak hemen zabaltzen joango gara:

www.groupelimitisforumeurope.blogspot.com.es/