hezizerb elkartea

ALBISTEAK

GAZTEEN EMANTZIPAZIOAREN ETA AKTIBAZIOAREN INGURUKO ARGITALPENA

01 / urtarrila / 2014

Azken urte honetan zehar, Hezizerb elkarteak Europako *Erasmus+* egitasmo batean hartu du parte. Egitasmoa, lau herrialde ezberdinetako hamar erakundek landu dute, *gazteen langabeziaren, emantzipazioaren eta aktibazioaren* gaineko hausnarketa partekatua sortze aldera.

Frantzian, Eslobakian, Portugalen eta Espainian jatorria duten eta parte hartu duten hamar bazkideek, 26 eztabaida-foro burutu ditugu; bertan 250 profesionalek parte hartu dute eta gaiaren inguruko 80 praktika eredugarri ezagutu eta aztertu dira. Horren guztiaren fruitu da *#YouthActivation*, gazteen aktibaziorako politika edo metodologia egokia gauzatzeko garrantzitsuen jotzen diren alderdiak jasotzen dituen argitalpena.

Argitalpena *eskuragarri dago sei hizkuntzetan eta online* ondorengo estekan.

Interesgarria iruditzen bazaizu, zabaldu ezazu!

www.youthlaberasmus.blogspot.com.es/p/results.html

no hay web del proyecto