hezizerb elkartea

ALBISTEAK

LIMITIS FORUM AEIE

11 / martxoa / 2016

Martxoan, HeziZerb elkarteko egoitzan, Limitis Forum AEIE-ko Batzar Orokorra egin genuen osatzen duten elkarte guztiekin: HeziZerb, ANNF, IrseAraba eta Mugazte.

Bloga: http://groupelimitisforumeurope.blogspot.com.es/

AEIE bat mugaz gaindiko figura juridikoa da eta edozein entitate pribatu motek osa dezakete (enpresetatik hasita irabazi asmorik gabeko elkarteetara). Egitura hau, Europako herrialde desberdinetako agenteen arteko proiektuei laguntzeko pentsatuta dago eta bi aldekoko kolaborazio puntualak izatetik erlazio horietan egonkortasun handiagoa izatera eramaten gaitu.

AEIE Limitis Forumeko helburua da:

•Giza Eskubideen Defentsa eta Sustapena
•Haur eta gazteen eskubideen sustapena
•Gizarte-zerbitzuak
•Heziketa
•Formakuntza
•Ikerketa
•Sare lokal, eskualdeko, Europako eta nazioarteko konexioa
•Erakunde garapena
•Mugaz gaindiko espazioaren dinamizazioa

Entitate honetatik hurrengo ekintzak egin ahal izango ditugu:

•Haur eta gazteen heziketa-trukeak.
•Pedagogia intentsiboko jarduerak.
•Sozioheziketako jarduera berritzaileak.
•Profesional eta boluntarioentzat formakuntza eskaintzea.
•Haurtzaro, gaztaro eta heziketa ez formalaren arloko ikerketak garatzea.
•Heziketa ez formala, haurtzaro eta gaztaroaren inguruko testu teoriko, metodologiko eta eragin politikokoak idaztea.
•Administrazioetarako ekimen berritzaileak prestatzea eta proposatzea.
•Mugaz gaindiko eta Europako espazioaren definizioan parte hartzea eta sustatzea.
•Programa publiko edo pribatuak kudeatzeko Lehiaketa Publikoetara aurkeztea.
•Akzio komunak eta lokalak indartzeko baliabideak bilatzea.

Jarduera guztiak mugaz gaindiko eta izaera berritzailea azpimarratuz egingo dira, eta haur eta gazteen parte-hartzeak lehentasuna izango du.

Bloga

no hay web del proyecto