hezizerb elkartea

ALBISTEAK

YOUTHLAB PROJECT 2. FOROA

01 / urtarrila / 2014

Aste honetan "Ekintzailetza eta gazte aktibazioaren bigarren foroa" garatu dugu. Ekintza hau, "YouthLab Project -gazte aktibazioari buruzko proposamenetarako elkarrizketen-" barruan kokatzen dugu, lau herrialde ezberdinetako (Espainia, Frantzia, Portugal eta Eslovakia eta Erasmus + europar programak finantzaturik) 8 gizarte-entitaterekin batera parte hartzen dugularik.

Ikuspuntu ezberdinez baliatuta, foroak ekintzailetza eta gazte aktibazioaren inguruko ideia komunak ateratzea zuen helburu. Kontadores Zentroan egindako Foro honetan parte hartu zutenak:

-Aisialdian eta komunitate sarean gazte aktibazio proiektu anitzak garatu dituen gizarte hezkuntzako ikasle bat izan genuen.

-Kontadoreseko HLPPko (Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak) zuzendaria gonbidatu genuen gazteekin lan zuzena egiteaz gain boluntariotza arloan ibilbide luzekoa ere.

-Gizaldeko ordezkaria, boluntario gisa aritu nahi duenari orientazioa eskaintzen duen zerbitzua.

-Aisialdi talde bateko arduraduna eta aldi berean elkarte batean suspertzaile bezala hainbat proiektuen ardura duen persona.

- Kudeaketa taldean dagoen eta Hezizerb elkarteko ordezkaria den pertsona.

Giro eroso batean ideia interesgarri eta esperientzi anitzak partekatu ziren. Guzti hauek Youthlab-eko lantalde buruari helaraziko diegu, gazte aktibazioa bultzatzen dituzten metodologiak sustatzeko ideiak atera dezaten.

no hay enlaces