hezizerb elkartea

ALBISTEAK

HEZKIDETZA TAILERRA

01 / urtarrila / 2014

Hezitzaile lanetan ibiltzen garenok, haurren zein gazteen garapenean erantzukizun handia daukagu eta batzuetan joera baztertzaileak, balore sexistak, nahigabe transmititzen ditugu.

Egoera hauek identifikatu eta saihestu nahian eta gure berdintasun planaren ekintzen barruan, hezkidetzan formazio saioa izan genuen Hezizerb elkarteko langileek "Lahia-Nahia" elkartearen eskutik.

Metodologi parte hartzaile batekin, sexu-genero sistema, jendarteratze prozesua eta hezkidetza hezkuntza ez formalean landu genuen.

Datorren otsailean beste saio batean, bigarren zatia landuko dugu.

no hay enlaces