hezizerb elkartea

ALBISTEAK

HAURTZAROAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DUGU

01 / urtarrila / 2014

Azken bi asteetan zehar, Hezizerb elkarteak kudeatzen dituen programa ezberdinetan, Haurtzaroaren Eskubideak lantzen joan dira hobe ezagutu ditzaten, ezagutzera eman ditzaten eta mundua eta bere ingurunea hobea izan dadin gazteek zer nahi edo behar duten adierazteko aukera izan dezaten.

Adinen arabera, film eta/edo dokumentalen bitartez hausnarketa-dinamika ezberdinak burutu dituzte eta txikienekin alegien bitartez.

Landutako guztiarekin, azaroak 20an, zenbait programek, irudiekin haurren eskubideak edo hauen urrapena erakusten duten argazki-rally bateko argazkiak ikusgai jarriko dituzte. Beste programa batzuk, NAZIOARTEKO AMNISTIAREN laguntzarekin batera, erakusketa bat antolatuko dute, bertan, erakunde honek eskubide horiek urratzen dituzten egoerak nola lantzen dituzten, modu grafiko batean ikusiko delarik. Nazioarteko Amnistiaren erakusketarekin batera, zuhaitz baten irudia daraman mural bat egongo da, bertan haurrek adarrak apainduko dituztelarik eta handienek aldiz enborra, euren nahien mezuen bitartez.

Erakusketan, haur eta nerabeek, ondorengo adierazpena irakurriko dute:

HAURREN ESKUBIDEEI BURUZKO MANIFESTUA

Azaroaren 20a, pertsona askorentzat, beste edozein eguna da, baina guretzat, haurrentzat, oso egun garrantzitsua da.

Duela 26 urte, azaroaren 20an, munduko herrialde gehienak ados jarri ziren, soilik jaio eta haur izateagatik, guri dagozkigun eta gureak diren hainbat eskubide bermatzeko. Adostasun hau, Haurren Eskubideen Hitzarmena izenpean idatzi zen.

Haurren Eskubideen Hitzarmenak, herrialdeei azaltzen die nola jokatu behar duten, haurrok eskubide berdinak izan ditzagun eta erabakien aurrean guri hoberen dagokiguna bermatu dezaten; bizi ahal izateko, egoki garatzeko eta guri dagokigunaren inguruan iritzia helarazi ahal izateko.

Hau da, Haurren Eskubideen Hitzarmenak, araudi bat ezartzen du, herrialdeek hitzeman dezaten haur guztien babesa: modu osasuntsuan jan dezagun, eskolara joan eta min gaitzaken orotik babesteko.

Gertatzen dena, nahiz eta herrialde askok gu babesteko legeak izan, ez dituztela betetzen. Horregatik, guk, haurrok, gure eskubideak ezagutu behar ditugu, dagokionari bete daitezen eskatzeko: gurasoei, irakaslegoari, udalari�

Egun hauetan, ludoteketako haurrak, eta gaztelekuetako eta bestelako programatako nerabeek, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 26. urteurrena gogorarazi nahi dugu; gure inguruari hitzarmena ezagutzera eman eta erakusketaren bitartez helarazi, helduek eta gobernuek ez dutela beti gure babesa indartzen eta honen inguruan zer esaterik badugula.

no hay enlaces