hezizerb elkartea

ALBISTEAK

BENIN-EN HEZITZAILE BOLONDRES

01 / urtarrila / 2014

Badira ia bi urte Hezizerb elkarteko kidea den Oihana Galardi, Benin-era joan zela. Hasieran sei hilabeterako, gero beste sei eta azkenik bi urterako joan zen Komigu�a-n dagoen �Centre Notre Dame du Refuge� ra (CNDR), hezitzaile lana egitera bolondres bezala.

CNDR, egoera zailean dauden 5 eta 15 urte bitarteko mutilei zuzendutako zentroa da. Parakouko, elizbarrutiko azpiegitura bat da eta Caritasen babespean kudeatzen da. Zentro honen helburua egoera zailean daude haurrak epe jakin batez hartzea da, euren jatorrizko familietan txertatzen diren bitarte baina denbora horretan, haurraren garapen integrala du helburua. CNDR zentroa, haurren bizitokia da, bertan jaten dute, lo egiten dute, ikasten dute eta etxeko lanetan laguntzeaz gain, bertan jolasten dute ere.

Haurraren garapenean, eguneroko bizitzako jolasak toki nagusia du edota izan beharra du. Jolasak haurren hezkuntzaren eremu informala jotzen du bete-betean eta gizarte esku-hartze hezitzaile bat izugarri ahalbidetzen du. Haurraren garapen integralari begira, bereziki garrantzitsua da arlo honetan inbertitzea, baina honelako lekuetan ez dute batere erraz lortzea.

Hezizerb elkarteko misio, baloreak eta konpromisoak jarraituz, CNDR-ko JOLASGUNE Proiektuan laguntza kokatzen dugu.

Kaleko bizitzak erabateko garrantzia duen gizarte batean itzalpean legokeen espazio bakarrarekin kontatzen dute (�bureau� espazioa) non mahairik eta aulkirik ez dagoen.

Gune hauen baitan, gune berriak eratu edota egokitu nahi dituzte, bi gune hain zuzen: itzalpeko jolas estatikoetarako gunea eta saski baloi zelaia.

Itzalpeko gunea: jolas gune baten egokitzapena da, zementuzko mahai eta bankuak bai eta ping pong mahaia ere. Aldi berean itzalpeko espazio hutsak utzi nahi dituzte, sasoi beroko egunetan toki beroetatik at egon ahal izateko.

"Hezizerb elkarteak bidalitako laguntzari esker lan hauek hasi ditugu. Laguntza honi Kanarietako parroki batzuetatik bidalitakoa gehitu zaio eta saski baloi zelaiko kanastak egiterik egongo da. Mila esker eta eskuminak guztioi!!"
Oihana Galardi

no hay enlaces

no hay web del proyecto