hezizerb elkartea

ALBISTEAK

YOUTHLAB PROJECT FOROA

01 / urtarrila / 2014

Pasaden urriaren 14ean Hezizerb elkartetik lehenengo "Ekintzailetza eta gazte aktibazioaren foroa" ospatu genuen. Ekintza hau, "YouthLab Project -gazte aktibazioari buruzko proposamenetarako elkarrizketen-" barruan kokatzen dugu, lau herrialde ezberdinetako (Espainia, Frantzia, Portugal eta Eslovakia eta Erasmus + europar programak finantzaturik) 8 gizarte-entitaterekin batera parte hartzen dugularik.

Ikuspuntu ezberdinez baliatuta, foroak ekintzailetza eta gazte aktibazioaren inguruko ideia komunak ateratzea zuen helburu. Honetarako, gazte aktibazioko hainbat programa aurrera eraman dituen gizarte hezitzaile batekin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko komunikazio arduradunarekin, unibertsitateko ikasle batekin eta gazte ekintzailetzako proiektu ezberdinetan parte hartutako zenbait gazterekin egon ginen.

Lortutako emaitza behar bezalakoa izan zen eta parte hartzaileen poztasun maila ere altua izan zen, beraz lehenengo foro hau arrakastatsua izan zela esan dezakegu.

www.youthlaberasmus.blogspot.com.es