hezizerb elkartea

ALBISTEAK

"biRZIKLAtu" PROIEKTUA: HEZIZERB + EDUCO

01 / urtarrila / 2014

Hirugarren urtez, Hezizerb eta Educo proiektu batetan elkar lanean ari gara. Aurreko ikas urteetan, Hezizerb elkarteak kudeatutako "+MADERA" I eta II proiektuetan ere lagundu zuen.
2014-2015 ikasturtean, birZIKLAtu proiektuak lotuko gaitu EDUCO Fundazioarekin.
"birZIKLAtu", alde batera utzitako edo zaharkituak dauden bizikletak berreskuratzeko proiektu bat da eta bide batez hauen erabilerarekin bizitza osasuntsu eta ekologiko baten ohitura sustatu nahi da.
Gipuzkoako lau herritan garatzen da: Donostia (Martutene), Andoain, Lasarte-Oria eta Errenteria.
Gaztelekuetan, Kale heziketa eta Eskuhartze giza-hezitzaileetako proiektuetan eta parte hartzen duten nerabeekin eta Haurtxoko-ludoteketako haurrekin aurrera eramango da.
Andoain, Lasarte-Oria eta Donostiako nerabeek, bizikletak berreskuratu eta konponduko dituzte erabilgarriak izateko beraien herri edo auzoetan antolatuko duten bide hezkuntza eta bizikleta festan.
Errenteriako Ludoteketako haurrek eta Donostiako Haurtxokoetako haurrek, material birziklatuarekin miniaturazko herri baten hainbat elementu (eraikinak, parkeak, ibilbideak, trafiko seinaleak) sortuko dituzte festa edo ihardunaldirako guneak osatzeko.

no hay enlaces

Gazte batzuk bizikletan

no hay web del proyecto

no hay web del proyecto