hezizerb elkartea

ALBISTEAK

TANTAZ TANTA OZEANOA

01 / maiatza / 2019

Gipuzkoako Programa Giza Hezitzaile, Ludoteka eta Gaztelekutako 300 haur eta nerabe baina gehiago egon dira ozeanoen mantentze lanetan, ¡TANTAZ TANTA OZEANOA! proiektuaren bitartez.

Hezi Zerb Elkarteak kudeatu eta EDUCO GKEaren dirulaguntza jasotzen duen proiektuari, apirilean herri ezberdinetan egin dituzten ekintzekin amaiera eman diote.

Hezi Zerb Elkarteak, ikasturte honetan zehar, ¡TANTAZ TANTA OZEANOA! proiektuan lanean aritu da Donostia, Errenteria, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 6-17 urte bitarteko haur eta nerabeekin.

Plastikoak itsasoetan duen eraginaren inguruan hausnarketa egin ondoren, adin txikiko hauek, jendartearen sentsibilizazioan lanean aritu dira ekintza ezberdinen bitartez: inguruetako zakarra biltzen, proeiktua azaltzeko panelak sortuz eta erakutsiz, ozeanoen kutsadura pairatzeko egin dezakegunaren inguruko bideo labur ezberdinak sortuz...

MILA ESKER PARTE HARTU DUTEN GUZTIEI!

no hay enlaces

DONOSTIA
ANDOAIN
ERRENTERIA