hezizerb elkartea

EGITASMOAK

Hezi Zerb elkarteak haur eta nerabeen bide laguntzan metodologia eta ikuspuntu berriak eskaintzen dituen proiektuak garatzen ditu. Finantzaketa modu ezberdinetaz baliatuz, eta gero eta gehiago beste lurraldeetako erakundeekin elkarlanean, intentsitatezko heziketa lanaren, gazteen aktibatzearen, informazio-teknologien erabileraren, herritarren partaidetzaren eta memoria historikoaren eremuetan ekimenak diseinatu eta abiarazten dira.
Beste erakundeek bideratzen dituzten ekimen eta proiektuetan elkarlanean aritzeko prest gaude. Ezagupenak banatzea eta sinergiak aprobetxatzea bilatzen dugu.

Hogetti proiektua
(Sare sozialekin egindako hezkuntza esperimentazioa)

Urte batzuetan zehar, Hezi Zerb-ek nerabeentzako berezko sare soziala dinamizatzen du giza-hezkuntza erlazioak eta komunikazio teknologien arteko erlazioekin esperimentatzeko....

Hogetti Proiektua

Gazte Forum proiektua
(Bideoa tresna hezitzailea)

Gazte Forum egitasmoak, pertsona zein lagun taldearen inguruan hausnartzeko aukera eskaini nahi du: pertsonarteko harremanak, talde baloreak, lagun taldearen ahalmenak, talde presioa, arrisk...

Gazteak ordenagailuen gelan

Limitis Forum proiektua
(Europear krisiaren inguruko mugaz bestaldeko lehiaketa)

Nafarroa, Araba eta Pyrénées Atlantiques-eko beste elkarteekin batera, bideo lehiaketa hau antolatzen dugu. Honen helburua gaurko Europaren gazteen ikuspuntuaren iritzia zabaltzea da....

Limitis Forum Bilera

< - - 1 - 2