Gizarte hezkuntzako prozesuetan murgilduta dauden gazteei esperientzia adierazgarriak eskaintzea da gakoa, ongi zehaztutako metodologia baten bidez eta zentzua sortzen duten gaietan oinarrituta. Egonaldi hauek, heziketa harremanean denbora eta espazioa biziagotzeko asmoa dute (hainbat egun edo astez oinezko ibilaldiak, itsas ibilaldiak, eta abar).

 

 
 


HeziZerb elkartean, ideia honekin hainbat esperientzia garatu ditugu, kirol-abentura ala enplegua erabiliz ala atzerrira bidaiatuz. Gure trebetasunak eta gizarte-heziketa esparruan antzematen diren beharrei erantzutera garamatzaten kezkek, esperientzia pilotu bat garatu nahi duen proiektu hau proposatzera bultzatzen gaituzte.




Proposamen hau eguneroko gizarte-heziketa eginkizunen osagarri izatea nahi genuke, azken finean baliabide bat, erreferentziazko hezitzaileentzat laguntza bat izatea. Arreta ez zaio hainbeste ekintza motari ematen, baizik eta lan-eremuari, heziketa harreman egonkorrenganako esperientzia sakon baina zehatz bat gehitzeari.