
HeziZerb, hezkuntza, kultura, gizarte zerbitzuak eta garapen komunitarioko arlotan lan egiten duen irabazasmorik gabeko elkarte bat da. Haur eta gazteentzako ekipamenduak, gune irekiko programak (kale heziketa), nazioarteko elkartrukaketak, familia heziketa, aholkularitza, gizarteratzea, pedagogia intentsiboko proiektuak, ekintza kulturalak eta helduen heziketa kudeatzen esperientzia daukagu eta garapen lokal eta komunitarioko proposamenak ere sustatzen ditugu.
![]() |
|---|
![]() |
![]() |
![]() |

Gizarte-hezitzaile talde bat eta haustura-egonaldien planteamendu bat garatu ditugu, eta Gipuzkoako haur eta gazteen zerbitzu eta baliabideentzat interesgarri izatea espero dugu.
Pedagogia Intentsiboa izendatzen dugun gizarte-heziketa metodologiaren proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Giza Eskubideak eta Gizarteratzea) laguntzen du.

