Nortzuk gara   Proiektuak

Gara:

  • Gizarte arazoetaz kezkatuta dauden pertsona talde bat, bereziki, pertsonen ezberdintasun, baztertze eta sustatzearekin erlazioa dutenak. Gipuzkoako lurraldean dauden erakunde publiko eta pribatu ezberdinetarako lan egiten dugu, lekuan bertan esperientzia zabala dugularik.
  • Gizarte eraldaketan sinesten dugu, beste mundu bat posiblea da.
  • Guretzat, gutxi garatutako gizarte eskuhartzean enplegua sortzea garrantzitsua da, modu honetan, gure eginbeharretariko bat profesio hau sustatzea da, bai eta enplegu-hobiak aurkitzea ere, gure profesioa duin bihurtuz eta beste esperientzia batzuetara irekiz.
  • Gizartea korapilatsua dela pentsatzen dugu, beraz, analisi korapilatsu eta integralak proposatzen ditugu, elkarrizketari irekiak, gizarte eskuhartzearen ikuspuntu sistemiko bat jarraituz.
  • Prestakuntza desberdina duten profesionalak lan egiten dute gurekin, guztiak pertsonekin lan zuzena izandako esperientziarekin: psikologoak, gizarte hezitzaileak, perituak, enpresa-lizentziatuak, historialariak, kazetariak, maisuak...
  • Gizarte eskuhartzea lan integral bat bezala ulertzen dugu, bakoitzaren eskaeretan oinarritua baina bere inguruarekin konektatua; profesionalek ezin dute laguntza eta lotura naturalak ordezkatu, baizik eta sistema bakoitzak zailtasunak gainditzeko dituen berezko konponbideak garatu. Gizarte eskuhartze zentzudun bat aldarrikatzen dugu, profesional eta gizarte eragileekin konbinazioan, testuinguru sozio-politikoa ahaztu gabe: ikuspuntu komunitarioa.
  Gure premisak Premisak